Laudioko EH Bilduk jakinarazi du pertsona bat epaituko dutela asteazken honetan Amurrioko epaitegian, talde politikoko hautetsi batzuei mehatxu larriak egiteagatik, “heriotza mehatxuak tartean”. Goizeko bederatzietan izango da epaiketa.
Hala azaldu dute EH Bilduko kideek: “2019ko otsailean, EH Bilduko zenbait hautetsik mehatxu larriak pairatu zituzten sare sozialetan, tartean heriotza mehatxuak. Hautetsiek, egoeraren larritasuna ikusita, salaketa jarri zuten. Mehatxu horien erantzulea identifikatua izan zen”.
Gauzak hala, talde politikotik elkartasun eta babesa helarazi nahi izan dizkiete mehatxuak bizi izan dituzten kideei.