Bizikletak garbitzeko gune publikoa jarriko du abian aurki Laudioko Udalak

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko eka. 17a, 08:28

Bizikletak garbitzeko tokia atondu du Udalak. / Laudioko Udala

Gurutze Gorriaren aldamenean egongo da bizikletak garbitzeko beharrezko azpiegitura. Aste honetan hasi dituzte eraikitzeko lanak.

Laudioko Udalak prentsa oharrean azaldu duenez, "garbiketa baldintza ezin hobeetan eduki ahalko dituzte bizikletak hemendik aurrera" herritarrek. Joseba Amondo kirol zinegotziaren esanetan, instalazioak eguneratzen eta zerbitzu publiko berriak ezartzen dihardute. "Horrela, bizikletak garbitzeko gune esklusibo eta egokitua izango du udalerriak".

Zumalakarregi hasieran, Gurutze Gorriaren biribilgunearen ondoan kokatu dute gunea. Aste honetan hasi dituzte azpiegitura atontzeko obrak, baina aurki bukatuko dira

Zumalakarregi hasieran, Gurutze Gorriaren biribilgunearen ondoan kokatu dute gunea. Aste honetan hasi dituzte azpiegitura atontzeko obrak, baina aurki bukatuko dira.

"Oso instalazio sinplea baina praktikoa da, hormigoizko horma txiki batez osatua, non mahuka batzuk bermatzen diren bizikletak urez garbitzeko, udalerriko landa-bideetan pilatutako hautsaren edo lokatzaren ondorioz zikintzen direnean", erantsi du zinegotziak. Auzotarren eskaera izan da, argitu duenez, eta udal brigada arduratuko da egokitzapenaz. "Udalerriko txirrindularitza zaleek behin baino gehiagotan eskatu digute udal zerbitzu berri hau sartzeko, nahiz eta erraza izan zerbitzu handia ematen baitu. Orain zerbitzuaren erabilera ona eta herritarren zaintza eskatzea besterik ez da geratzen".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide