urten ezingo dira udako solstizioa ospatzeko egin ohi diren jarduerak antolatu. Gauzak hala, euren aurkezpena birmoldatu behar izan dute Laudioko Deabruak taldeko kideek. Urtarrilean hitz egin zuten San Joan Astobitzako jai batzordearekin, eta jaietan ikuskizun bat egitea proposatu zieten, “taldea ezagutzera emateko”. Baina festa bertan behera geratu denez, beste ekimen bat egingo dute taldeko kideek euren burua aurkezteko.
Ikuskizun baten bideoa sareratuko dute euren sare sozialetan ekainaren 23an (asteartea), gaueko hamarretan. Sutan murgilduta izango da emanaldiaren izena, eta egunotan grabatzen ari dira, San Joan Astobitzako baselizaren alboko zelaian.
Aurreratu dutenez, jaietarako pentsatua zeukaten ikuskizun bera izango da, baina “formatu txikian” plazaratuta, “minutu gutxiko bideo batean laburbilduta”. Lehen ekitaldia orain egingo duten arren, hilabete ugari igaro dira Laudioko Deabruak taldea sortu zenetik. Herriko gazte batzuen artean jarri dute abian egitasmoa. “Txikitatik asko gustatu izan zaigu antzerkia, eta baita correfoc-ekin edota pirotekniarekin zerikusia daukaten gauzak”, azaldu dute.
Gauzak hala, “su-antzerki talde” gisa definitu dute euren burua. Nabarmendu dutenez, eurena kontatuta, mota horretako lau talde baino ez daude Euskal Herrian. Hala ere, nabarmendu dute euren jarduna antzerkiari lotuagoa egongo dela suari baino. “Ikuskizunak antolatu nahi ditugu, kalejirak alaitzeko eta umeekin ondo pasatzeko”.
Ikuskizun gehiago
Etorkizunera begira ikuskizun gehiago antolatzeko asmoa dute Laudioko Deabruek.Aurreratu dutenez, eskualdean zein eskualdetik kanpo aritu nahi dute, koronabirusak uzten dien heinean betiere.