Pertsona bat atxilotu zuen Ertzaintzak atzo Laudioko Alberto Acero plazan, poliziak Aiaraldea hedabideari baieztatu dionez. Herritar batzuek deitu zuten polizia arratsaldeko zazpiak aldera, hiru pertsona elkarren artean borrokan zeudelako. Patruila bertaratu zenean pertsonetako bat nahiko mozkor zegoela ikusi zuten, eta atxilotuta eraman zuten azkenean, bi poliziari erasotzea egotzita.