Hainbat ekintza egingo ditu Laudioko Gazte Asanbladak udan. “Gazte sektoreen ezberdinentzako aisialdi eta sozializazioa esparru propioak” sortzea izango da jardueren xedea, asanbladako kideek zehaztu dutenez. Euren ustez, “alternatiba eta eskaintza gutxi” egongo dira uda honetan gazteentzat. Horregatik erabaki dute egitarau propioa osatzea.
Hona hemen udako egitarauaren lehen zatia. Hurrengo asanbladetan osatzen jarraiko dugu. Animatu! pic.twitter.com/0MvlWbRDuP
— Laudioko Gaztetxea (@LaudioGaztetxea) June 20, 2020
Zinema emanaldiekin eta kirol jarduerekin osatu dute egitaraua, “egoera honetan aurrera eramateko ekimen aproposak” direla iritzita. “Baina gure asmoa da ekintzetara hurbiltzen diren gazteekin batera bestelako aisialdi ekimenak antolatzen jarraitzea edota herriko jaiei buelta pare bat ematea ere”, aurreratu dute asanbladako kideek. Gauzak hala, orain plazaratu duten egitaraua itxita ez dagoela nabarmendu dute, igandero 18:00etan egiten dituzten bilkuretan prestatzeko asmoa baitute.