Julen Reketak gidari lana egingo du musika eta mendia uztartzen dituen Urmuga irteeran

Julen Solaun Martinez 2020ko eka. 26a, 07:00
Gorobeletik igaroko da ekimena, besteak beste.

Ibilaldiak hemeretzi eguneko iraupena izango du bere bertsio handienean, Angulotik Hiru Erregeen Mahairainoko ibilbidea eginda.

Julen Reketa mendizale laudioarra izango da Urmuga ibilaldiko gidarietako bat. Euskal Herriko mendiak mendebaldetik ekialdera musikarekin zeharkatuko ditu egitasmoak. Euskal Herriko gailur esanguratsuenetako batzuetatik igaroko da ekimen ibiltaria, Angulotik Hiru Erregeen Mahaira bidean.

Guztira, hemeretzi etapa egingo dituzte partaideek –uztailaren 14tik abuztuaren 1era, hain zuzen ere- eta kontzertu batzuk eskainiko dituzte mendietan barrena, baita etapak amaitzen diren herrietan ere, entzule kopuru handiagoarekin. Lehenengo bi etapak Aiaraldetik igaroko dira, Angulo eta Altube lotuko baitituzte, Urduñako mendatea barne.

Reketak gidari lana egingo du ia hiru asteetan zehar, Felipe Iriarte mendizalearekin batera. Iriarte da, hain zuzen ere, antolatzaileetako bat, Et Incarnatus orkestrako ordezkaria den  Miguel Zeberiorekin batera. Gidari lanaz egiteaz gain, musika jotzeko toki esanguratsuenak bilatzen lagundu du laudioarrak.

Izena eman nahi duten pertsonek oraindik aukera dute horretarako, www.urmuga.eus webgunean. Bost ibilbide antolatu dira, hainbat iraupenetakoak: asteburu batetik hemeretzi egunetara bitartekoak. Ezinbestekoa da hamalau urtetik gorakoa izatea parte hartu ahal izateko. Webgunean bertan kontsultatu daiteke informazio guztia.

Hona hemen aurkezpen bideoa:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide