Bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko prozesua abiatu du Laudioko Udalak. Lehiaketan parte hartzeko eskaerak, udaletxeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, "Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala deialdiaren iragarkia argitaratu eta biharamuneko egunetik hasita 20 naturaleko epearen barruan".
Parte hartzaileek hainbat baldintza bete beharko dituzte: Espainiako nazionalitatea izatea, adinez nagusia izatea, Laudion erroldatuta egotea eta legeak ezarritako ezintasun-kausaren batean ez egotea. Era berean, zuzenbide ikasketak edo bestelako tituluak izatea baloratuko da, euskara ezagutzarekin batera.
4.656,47 euroko konpentsazio ekonomikoa jasoko du bake epaileak bere jarduna egiteagatik.
Hemen kontsultatu daitezke oinarriak.