Iaz batera ospatu zuten euren XIX.urtemuga Laudioko Gaztetxeak eta Orbeko Etxeak. Aurten, ordea, egitarau xumeagoa osatu dute Gardeako baserri okupatuko kideek, COVID-19ak eragindako egoera dela eta.
Bi ekintza nagusi egingo dituzte. Lehena gaur arratsaldean izango da. Bi filma proiektatuko dira 19:30etik aurrera. Florecica dokumentala jarriko dute lehenbizi. Josefina Lamberto (Maravillas Lambertoren ahizpa) da pelikula horren protagonista.

Bigarren filma 25:37:16 izango da, eta tortura izango du hizpide. Emanaldien ostean ikusitakoaz hitz egiteko aukera egongo da, pelikulen zuzendariek bertan egongo baitira. Sarrera doakoa izango da.
Larunbatean, aldiz, mendi ibilaldia egingo dute Orbeko Etxekoek, 9:00etan Odeibar plazatik abiatuta.
