LAUDIOKO UDALAREN ADIERAZPENA

"LGTBI+ kolektiboa eta sexu askatasun eskubideak aldarrikatzeko eguna da ekainaren 28a"

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko eka. 25a, 11:54

Prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean Laudioko Udalak sexu aniztasunari begira abiatutako dinamikak aurkezteko.

Loli Muriel zinegotziak Laudioko Udalak azken hilabeteetan egindako urratsak azaldu ditu gaur goizeko prentsaurrekoan. "LGTBI+ kolektiboa eta sexu askatasun eskubideak aldarrikatzeko eguna da ekainaren 28a. Politika zehatzak ditu Laudioko Udalak LGTBI+ kolektiboa babesteko", adierazi du gobernu ordezkariak. Horren adibidetzat jarri du 2018. urtean abiatutako protokoloa, aisialdi edo jaiei lotutako espazioetara egokitutakoa. 

Horrez gain, tokiko erakundearen laugarren Berdintasun Plana prestatzen ari dira, aurreratu duenez: "Gaur egun sexuen araberako rol eta esteroetipoak deuseztatzeko ahaleginak egiten ari gara, eskoletan trans generoaren lanketa egiten ari dira". 

Udaletxeko balkoian sexu aniztasuna aldarrikatzeko pankarta eta bandera jarri dituzte, eta gauez fatxada ortzadar kolorez argiztatuko dute

Udaletxea koloreztatuta

Ekainaren 28an sexu aniztasuna aldarrikatzeko koloretako bandera eta pankarta eskegi dute udaletxeko balkoian. Gainera, herriko plazako eraikina ortzadar kolorez argiztatuko dute. "Herriko LGTBI+ taldeekin harremaentan gaude, nerabeen egoera in situ ezagutzeko", erantsi du zinegotziak. Ildo beretik," elkarteek herri feminista, justu eta librea izateko gauzatzen duten lana" eskertu du Murielek.

Udal barnean aldaketak

Udal barnean ere egin dituzte aldaketak, udaletxeko tramitazioetan sexu aukerak areagotuta: "Genero guztiak aintzat hartzeko  emakume zein gizonezkoen gain 3. atal bat jarriko dugu". "Sentipenak askatu" lemapean garatuko dute aurtengo kanpaina, Yogurinha Borova artista laudioarraren ekimenarekin bat eginez. Bestalde, ohi bezala, Zinegoak programan parte hartuko du udalak: "100 ikus-entzunezko baino gehiago zabalduko dira. Bideoak ikusteko sarbidea www.laudio.eus webgunean eskatu behar da". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide