Atzo 20:30ak aldera Ertzaintzaren patruila batek furgoneta bat gelditu zuen kalean. Printzipioz, poliziek ibilgailu barneko bi lagunek musukorik ez zutelako geratu zituzten. Ertzaintzak prentsa oharrean jaso duenez, horrez gain, gidaria ez zen ari segurtasun gerrikoa erabiltzen.
Poliziaren hitzetan bi gizonezkoek jarrera urduria erakutsi zuten eta, ondorioz, ertzainek ibilgailua arakatzea erabaki zuten . Aurreko eserlekuen artean pote bat topatu zuten, eta haren barruan 100 gramo anfetamina -speed-, poliziaren arabera.
Hori dela medio, gidaria atxilotu zuten, eta droga trafikoa leporatu zioten. Gainera, berarekin zihoan pertsonari gramo erdi kokaina antzeman zioten, eta Segurtasun Legea baliatuta ekinbideak abiatu zituzten.
Atxilotutako 30 urteko gizonezkoa epaitegira eramango dute ikerketa bukatu ondoren.