Juanma Olivasek Aiaraldea zeharkatuko du bizikletan, Arabako Elikagai Bakurako baliabideak eskuratzeko

Julen Solaun Martinez 2020ko eka. 27a, 07:00

Juanma Olivasek 1.500 kilometro egingo ditu guztira.

Arabako udalerri guztiak lotzea du helburu txirrindulari laudioarrak. Elikagaiak lortzeaz gain, bipolaritate nahasmenduaren inguruko informazioa zabaltzea eta Elikagai Bankurako dirua eskuratzea izango du helburu.

Juanma Olivas txirrindularri laudioarrak Aiaraldeko herriak lotuko ditu bihar bizikletaz #juntosllenamoselcarro iniziatibaren barruan, Arabako Elikagai Bankurako janaria eta dirua biltzeko helburuarekin. Olivak azaldu duenez, hainbat etapen bidez (hau zazpigarrena da; azkena uztailaren 12an izango da) probintziako 51 herriak lotuko ditu bizikletan, 1.500 kilometro guztira.

Bihar -igandea- Artziniega, Amurrio, Okondo, Aiara eta Laudio igaroko ditu, herri bakoitzean argazki bana aterata. Olivasekin batera, beste hainbat txirrindulari arituko dira goiz osoan zehar, 09:00etatik 13:00etara luzatuko baita jardunaldia.

Amutio eta Urzante enpresek hainbat elikagai emango dizkiote bankuari kilometro bakoitzeko, hamar kilo patata batak eta litro bat olio besteak. Era berean, nahi duenak dirua eman ahalko dio Elikagai Bankuari Juanma Olivasen Instagramean (@juanma_realidadbipolar) jarritako estekaren bidez.

Egitasmoaren hirugarren eta azken helburua Olivasek berak duen bipolaritate nahasmenduaren inguruan informatzea eta, batez ere, gaixotasuna jendartean ezagutzera ematea da. Honen inguruko informazioa ere bere Instagrameko biografian atxikitutako estekan aurkitu daiteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide