Euro 1en truke erabili ahalko dira igerilekuak Laudion

Aitor Aspuru Saez 2020ko uzt. 1a, 14:00
Ostiralean irekiko dituzte Laudioko igerilekuak./ Aiaraldea,eus

Laudioko Udalak asteleheneko udalbatzan onartu zuen igerilekuen egun osoko sarrerak euro 1eko prezioa izango duela 2020ko udan, 14 urtetik gorakoentzat. Ez da udako bonurik egongo.

Laudioko udalbatzak astelehenean berretsi zuen igerilekuak erabiltzeko sarreraren prezioa. Beste urteekin alderatuta, nabarmen merkeagoa izango da eta egun osoko sarrerak euro bakarra balioko du 14 urtetik gorakoentzat. Adin horretara heldu ez direnak doan sartuko dira udal azpiegituretara. Bestalde, udako bonurik ez da eskuragarri egongo.

Gaur eskaini duten prentsaurrekoan Eva Marquinez zinegotziak eta Ander Larrinaga alkateordeak azaldu dute erabaki hori hartu dutela, besteak beste, aforo muga dela eta. Printzipioz, igerilekuetan sartuko den jende kopurua erdira murriztuko dute -1.000 lagun- eta ordutegia tarteak ezarriko dituzte ostiraletik aurrera.

Horrela, aforoa gaindituz gero, sarrera ordena jarraiki hustu beharko da tokia, herritar gehiago sartzeko. Horretarako, ordaintzean emango zaie erabiltzaileei ordainagiria zenbaki batekin.

"Ezin diegu laudioarrei kobratuko aurreko urteetan bezala, ez baitakigu igerilekuak utzi beharko dituzten. Horrez gain, familiak lagundu nahi ditugu udan ondo pasa dezaten, oporretan joateko aukerarik ez badute", argitu du Ander Larrinaga zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide