Castron eraildako gizon baten gorpuaren bila aritu da Guardia Zibila Laudion, ElPeriódico hedabideak zabaldu duenez. Kasua oso entzutetsua bilakatu da: Castron bizi zen euskaldun baten burua topatu zen iaz kutxa batean. Bere bikotekidea urriaren 1etik dago atxilotuta, erailketa egitea egotzita.
Hildakoaren gorpua, baina, ez da agertu oraindik. Guardia Zibilak Laudion dagoen lursail bat miatu du, baina ez du ezer topatu.
Eraildako gizona Santander bankuak herrian duen sukurtsalean lanean aritu zen, eta bere bikoteak lursailaren zonaldearen irudi bat zuen sakelakoan, mp4 artxibo batean. Hala zehaztu du ElPeriódico hedabideak, infomazioa "kasuaren iturrietatik" atera duela azalduta.