LAN ESKAINTZA

Laudioko Udalak 33 lanpostuko oposizioa onartu berri du

Aitor Aspuru Saez 2020ko uzt. 3a, 11:20
33 lanpostuk osatzen dute gaur onartutako lan deialdia. / Aiaraldea.eus

Gaurko udal tokiko batzordean onartu dituzte oinarriak 33 lanpostuko deialdia egiteko. Uda ostean espero dute irekiko dutela izena emateko epea.

Gaur goizean onartu dituzte Laudioko Udaleko tokiko batzordean 33 lanpostuko oposizioa egiteko oinarriak. Zehazki, hurrengoak dira deituko dituzten profilak:

  • 13 administrazio-profileko lanpostu.
  • Adikzioen eta Kontratazioen udal-zerbitzuetarako 2 lanpostu tekniko, azken hori sortu berria.
  • 4 zerbitzu-arduradun (Ogasuna eta Ondarea; Hirigintza eta Ingurumena; Kultura, Kirol eta Jai Zerbitzua eta Tokiko Garapenerako Agentzia).
  • 6 peoi espezialista.
  • 2 gizarte-langile.
  • Udaltzaingoko agenteen 5 plaza. Lehen eragileentzako barne-sustapeneko hiru, eta agenteentzako sarbide libreko bi.
  • Atezain edo harrera-leku 1 eskainiko da.

2021ko lehen hiruhilekoan egingo dituzte azterketak eta udalak azaldu du espero duela deialdia uda eta gero egitea, hautagaiek izena eman dezaten.

Honekin, udalak espero du behin-behineko langileen kopurua %47tik %30era jaistea. Horrez gain, alkateak nabarmendu du erretiroa hartzen duten beharginen plazak ere ordezkatu beharko direla.

Gardentasun falta, EH Bilduren ustez

Laudioko EH Bilduko udal taldeak salatu du, bere aburuz, gardentasuna falta egon dela deialdia prestatzerakoan, udal batzorderik ez baita egin gai horri buruz. Halaber, koalizioak kritikatu du 3 peoi kontratatuko dituela udalak laster Lanbideren bitartez eta ez duela horren berririk eman onartu arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide