Aiaraldea Ekintzen Faktoriak mugarri berria jarri zuen atzo bere ibilbidean eta jakin-minez zein ikuslez bete zuen Laudioko Abasto plaza 20:30etatik aurrera. Igor Arzuagak bere kide Juliorekin hartu zuen oholtza eta jende ugariren aurrean jo zuen.
Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Ekonomatuak eraman du Laudioko herrigunera Faktoria Arrastiak ekimena eta eskualdeko jende pilo batu zen emanaldira. Askok garagardo eta afaria ekologikoak dastatzeko asmoz bete zituzten mahaiak, eta beste batzuk minutu batzuk agertu ziren kuxkuxeatzera, plaza jendez gainezka zergatik zegoen jakiteko -prebentzio eta segurtasun neurriekin beti ere-.
Arzuagak ordubeteko kontzertua eskaini zuen hainbat diskoetako kantak uztartuta eta giro goxoa sortu zuen, eguraldiak zein publikoak lagunduta. Aiaraldea hedabideak zuzenean emititu zuen emanaldia: