Ibon Aiz laudioarra zigortu dute EH Bilduko udal ordezkariak mehatxatzeagatik

Aitor Aspuru Saez 2020ko uzt. 9a, 09:07

Aurreko legealdiko EH Bilduko ordezkari politikoek jaso zituzten mehatxuak./ Aiaraldea.eus

Amurrioko Epaitegiak frogatutzat eman du Ibon Aiz laudioarrak EH Bilduko ordezkariak mehatxatu zituela 2019ko otsailean. Epaiketa ekainaren 17an izan zen.

Ekainaren 30an jakinarazi zuen Amurrioko Epaitegiak errudun jo duela Ibon Aiz, Laudioko EH Bilduko Udal Gobernu Taldeko kideak mehatxatzeagatik 2019ko otsailaren 19an eta 20an.

Epaileak berretsi du zigortuak mezuak bidali zizkiela koalizioko ordezkariei. Horien eduki batzuk hurrengoak izan ziren: “se levanta el telón y todo el Pueblo vamos a por tí, a por toda tu puta familia bastarda”, “No vais a acabar vivos la legislatura. Vamos a por vosotros, bastardos” eta “Soga y camarote. Kanpora ya”.

Antza, zigortuak berak onartu zuen hori egin izana eta epaileak uste du arrazoi ideologikoengatik Zigor Kodearen 20.4 artikulua aplikagarria dela.

EAJren jarrera salatu du EH Bilduk

Epaiaren emaitza zabaltzeaz gain, EH Bilduk kritikatu du EAJren jarrera gertatutakoaren aurrean: "EH Bilduk salatu egin du alkatearen eta bere alderdiaren babes eza. Egoera larri honek agerian utzi du jeltzaleen neurtzeko makila bikoitza. Ander Añibarrok eta bere alderdiak, EAJ, isiltasuna baliatu izan dute udalbatzako kide izan zirenek egindako salaketei erantzuteko, eta hori guztia, mehatxuen egileari eta honen inguruari kalterik ez eragiteko, noski.

Azkenik, EH Bildu Laudiok berretsi egin du mehatxatutako kargu publikoekiko babesa eta hurbiltasuna, eta dei egin du epai hau eragin duten gertakariak berriro gerta ez daitezen".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide