Aretako Herriaren pilota elkarteak partidak antolatu ditu igande honetarako. Arabako Herri arteko 50. Txapelketa jokatzen ari da taldea, eta asteburuan izango dute hurrengo norgehiagoka herrian bertan. Gainera, eskualdeko pilotariak arituko dira nor baino nor, Amurrio eta Laudioren artean izango baita partida, 10:30ean.
Hirugarren jardunaldia izango da asteburu honetakoa, Herriaren Pilota Elkarteak sare sozialetan aipatu duenez:
Aretan ere, segurtasun neurri ugari
Oharrean azaldu dutenez, aforoa mugatua izango da. Hain zuzen, 128 lagun sartu ahalko dira gehienez, eta ezingo dira eseri. Sarrera eta irteera berezituak jarri dituzte, eta eskuak garbitzeko eskatu. "Partida ikusteko derrigorrezkoa da musukoaren erabilera", zehaztu dute, baita 1.5 metroko distantzia errespetatzea ere. Mugak kontrolatzeko eserlekuak markatu dituzte, eta horietako batzuk "libre geratu behar dira". Dena den, familiakideek batera egoteko aukera izango dute, "binaka egon ahal izango dira".