Gaur eguerdian sute txikia gertatu da Odeibar tabernaren atzeko partean.
Argitu gabeko arrazoiak direla medio, pilatuta zituen kartoi batzuek su hartu dute, eta tabernaren jabeak itzaltzaileak baliatuta kontrolatu du ezbeharra. Edonola ere, udaltzainak eta suhiltzaileak ere bertaratu dira sutea guztiz kontrolatzeko. Ez da zauriturik egon.