Aiarako Kuadrillak oposizioaren “funtsezko eskubideak” urratu dituela salatu dute Omniak, Okondo Aurrerak eta Aiara Batuzek

Txabi Alvarado Bañares 2020ko uzt. 13a, 14:00

Azaroan egin zen Kuadrillako azken plenoa, salatu dutenez. / Aiaraldea.eus

Lau berraztertzeko errekurtso aurkeztu dituzte hiru taldeek, azken hilabeteetan ez direlako ohiko batzordeak eta udalbatza egin. 

Aiarako Kuadrillak azken hilabeteetan izandako funtzionamendua kritikatu dute Omniak, Okondo Aurrerak eta Aiara Batuzek prentsa ohar baten bidez. Oposizioaren “funtsezko eskubideak” urratu direla uste dute hiru taldeek,ez direlako ohiko batzordeak ez eta ohiko udalbatza egin azken hilabeteetan.

“Erabaki hori aldebakartasunez hartu zuen Kuadrillako Presidenteak, ezer komunikatu edo jakinarazi gabe, Omnia, Aiara Batuz eta Okondo Aurrera taldeei behintzat”. Nabarmendu dutenez, konfinamenduak iraun duen hilabeteetan “pare bat mezu elektroniko” baino ez dituzte jaso Kuadrillaren partetik.

Gauzak hala, idazki bat plazaratu dute oposizioko hiru taldeek, lau berraztertzeko helegiterekin. Honakoa eskatzen dute idazkian: maiatzean egiteko zen udalbatza eta ogasun zein ingurugiro batzordeak “ahalik eta lasterren” egitea. 

Azaldu dutenez, azaroan egin zen azken udalbatza, urtean bi baino ez direlako egiten. “Hartutako erabakien gaineko kontrola eta fiskalizazioa egiteko balio duten foro bakarra da”, nabarmendu dute eta Kuadrillak jarritako “aitzakiak” balio ez duela argudiatu dute: “bilerak modu ez-presentzialean egiteko baliabide telematikoak falta direla esan dute. Azken hilabeteetan frogatu da posible dela bilera horiek telematikoki egitea, Euskadiko udal guztietan jarri direlako jardunarekin jarraitzeko baliabideak”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide