"Joseba Arguiñano Sukalerrian" programa estreinatu berrian agertuko da Laudioko San Roke Kofradia. Gaur goizean egin dituzte grabaketak San Pedro elizako arkupeetan. Felix Mugurutzak, Ander Añibarro alkateak, Eduardo Aranak eta Jose Luis Navarro kofradiako maiordomo nagusiak parte hartu dute bertan. Kofradiak abuztuko azken igandean egiten duen bazkariaren nondik norakoak erakutsi dituzte, egun horretako menua dastatuta.
Ekaina amaieran estreinatu zen "Joseba Arguiñano Sukalerrian" programa ETB1 katean. Egunero emititzen da 13:15ak aldera, eta Euskal Herriko gastronomia eta festak ditu hizpide.