EGITARAU OSOA

Hainbat ekintza antolatu ditu udalak Areta eta Ugarteko jaiak ordezkatzeko

Txabi Alvarado Bañares 2020ko uzt. 14a, 21:49

Aurten ez da ekintza jendetsurik egingo. / Aiaraldea.eus

Aste honetatik abuztu hasierara arteko programa aurkeztu dute. Kalejirak, kontzertuak eta mendi irteerak egongo dira, besteak beste. 

Ekainaren amaieran abiatu zuen Laudioko Udalak KultUDA programa, COVID-19ak sortutako egoerara moldatutako jarduerak eskaintzea helburu. Programa horren barruan datozen asteetan egingo diren ekintzen ebrri eman du orain tokiko erakundeak. Horietako batzuk Areta eta Ugarten egingo dira, bertako jaiak ospatu ohi diren datetan. 

Aretako egitaraua

Aretaren kasuan, hilaren 24tik 26ra luzatuko da egitaraua. Ostiralean partiduak egongo dira pilotalekuan. Larunbatean, aldiz, kalejira egingo da Aretako txistulariekin, ipuin-kontaketa Kokoriko Hezkuntza Faktoriarekin, herri kirolak Arrizkuzubi taldearekin eta kontzertua Aiarako Trikitilariekin. Bukatzeko, hiru ekintza egingo dira igandean: mugarrien berrikuspena, Alpitxura igoera eta meza. 

Ugarteko egitaraua

Ugarten bi egunetan zehar egingo dira jarduerak. Abuztuaren 1ean goizetik iluntzera arte luzatuko da egitaraua, hainbat ekintzarekin: kalejira, kontzertuak, magia ikuskizuna, dantzak eta idi-probak, besteak beste.

Abuztuaren 2an, ordea, ekintza bakarra egingo da: Ermualdera igoera Lankaietako Lagunak taldeko kideekin. 

Hala ere, aipatutako ekintzez gain beste hainbat ere barnebilduko ditu KultUDA programak. 

Hemen ikusi daitezke guztiak, egunez egun:

KultUDA 2020: Laudio Zabalik

Uztailak 17

21: 00 // Institutuko jolastokian Udako Zinema. Filma: Ahora me ves

Uztailak 18

20:00 // Historias de un Baúl antzezlan ibiltaria Laudioko kaleetan zehar Trotamundos konpainiak eskainia

Uztailak 19

13:00 // Herriko Kaleetan zehar Santa Luzia abesbatzak  eskainiko emanaldia

Uztailak 24

17:00 // Aretako pilotalekuan Arabako Herriarteko pala partiduak Herriaren Pelotazale Elkarteak antolatuta

21:00 // Udako zinema institutuko jolastokian. Filma: Vendedor de Sueños

Uztailak 25

12:00 // Aretako Kaleetatik kalejira Aretako txistularien taldearen eskutik

17:30 // Aretako plaza berrian Ipuin kontalaria Kokoriko Faktoriaren eskutik

19:00 // Aretako Probalekuan Herri Kirolak Arrizkuzubi taldeak antolatuta. “Arabako Gizonezkoen lokotxak eta emakumezkoen lokotxak eta atxurra txapelketa”

20:30 // Aretako plaza berrian Musika Emanaldia Aiarako Trikitilariak taldearen eskutik

Uztailak 26

10:00 // Mugarrietara ikustaldia

10:00 // Alpitxu mendira X. igoera

12:00 // Aretako elizan Santa Ana Ohorezko Meza

20:00 // Kontzertua Alberto Azero plazan San Roke Musika Elkartearen eskutik

Uztailak 31

17:30 // Lamuzako Frontoian Arabako Herriarteko Txapelketaren Finala Herriaren Pelotazale Elkarteak antolatuta

18:30 // Institutuko jolastokian Udako Zinema. Filma: Lur eta Amets

Abuztuak 1

12:00 // Kalejira Ugarteko kaleetan zehar Lankaietako Lagunak txistulari taldearen eskutik

13:00 // Ugarteko San Ignazio elizan Meza eta Bi Hotsak abesbatzaren kontzertua

17:30 // Ugarteko plazan haurrentzako ekitaldia Oliver Magoarekin

18:00 // Done Erroke Probalekuan Idi proba emanaldia Lauzaldi taldeak antolatuta

19:00 // Ugarteko plazan dantza ikustaldia Itxarkundia taldearen eskutik

Abuztuak 2

10:00 // Ermualdera igoera Lankaietako Lagunak txistularien eskutik. 

Abuztuak 7

21:00 // Udako zinema institutuko jolastokian. Filma: Joker

Abuztuak 8

19:00 // Yes, we art antzerkia Aldai Plazan Gag Street Boys Konpainiaren eskutik

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide