30 urte bete dira uztailean auto istripuan biak hil zirenetik; euskal preso politiko bat -senidea eta laguna- ikustera joaten ziren bitartean.
Etxeratek antolatu du gaurko ekitaldia eta bi laudioarrak gogoratu dituzte -besteak beste, oroitu dute Fontso Isasi Larra Buztingintzako kidea zela-, baina bereziki azpimarratu dute bien heriotza sakabanaketa politikaren ondorioa izan zela. Hori dela eta, salbuespen neurri hori amaitu beharra aldarrikatu dute, inork ez dezan bere bizia arriskuan jarri familia kidea edo laguna espetxean bisitatzeko.