Aitor Sanchezek eta Asier Larrinagak irabazi dute Arabako trinkete txapelketa

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko uzt. 20a, 17:31

Larrinaga-Sanchez bikotea txapela jantzita. / Herriaren

40-34 irabazi zuen Herriaren taldeko bikoteak Viteri-Herrero aurkaria.

Aitor Sanchez eta Asier Larrinaga Herriaren taldeko kideek irabazi dute Arabako trinkete txapelketa. Viteri eta Herrero izan zituzten aurkari, pala larruz. Alabaina, aiaraldearrek 40-34 irabazi zieten asteburuan jokatutako finalean. Gasteizen izan zen partida, eta koronabirusa medio aforoa egokitu zuten, 36 ikusle bakarrik baimenduta. Pandemiak harrapatu zuen bete-betean finalaren eguna, eta ondorioz, atzeratu egin behar izan zuten atzoko norgehiagoka.

Herrien arteko txapelketan aurrera

Ez da izan hori, ordea, asteburuak utzitako berri on bakarra Herriaren klubarentzat. Izan ere, Arabako Herrien arteko txapelketan aurrera egitea lortu dute, Zigoitiako pilotariak garaitu ostean. Sare sozialetan eman dute horren berri:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide