2020/07/26 20:00 - 21:30

Kontzertua

Laudioko musika bandaren kontzertua

Laudioko musika bandaren kontzertua
Alberto Acero plaza, Laudio

Laudioko Musika bandak Alberto Acero plazan eskainiko du kontzertua igandean. Pedro Ignacio Adrian Gonzalezen gidaritzapean, 9 abesti joko dituzte herriko musikariek.

1. “BIENVENIDOS”. Miguel Ríos Mold/Arr. Abdon

2.“ ADELE 21”.  Adele. Mold/Arr Ong Jiin Joo

Gaiak  “Set Fire To The Rain”, “Someone Like You”, “Rolling In The Deep”

“Emakumea izateaz zoriontsu sentitzen naiz, ez nuke ezeren truke aldatuko.. Espero dut definitzen nauena munduari egindako ekarpena izatea, maitatzeko eta enpatia agertzeko gaitasuna. Bakerako ahalmena, jendearentzako ahalmena eta emakumeentzako ahalmena” 

3.“MEMORY “(CATS ) MUSICAL    Andrew Lloyd Webber-BARBRA STREISAND Mold/Arr J. de Meij

Barbra Streisandek 1981ko “Memories” albumerako grabatu zuen “Memory”. Aktoresa eta kantaria deliberatuta dago borrokatzen segitzeko bere asmoa lortu arte: emakume gehiago ikustea filmak zuzentzen.

4.“ LA OREJA DE VAN GOGH”  Pop

Gaiak/Temas “La Playa”, “20 de Enero”, “Muñeca de Trapo”, “Puedes”, “Estar Conmigo”, “París” eta/y “Mi Vida Sin Ti”.

Donostiar talde hori ez litzateke ezer izango abeslaririk gabe: 2007ra arte Amaia Montero eta 2008tik gaur arte Leyre Martinez.

5.“ELOISE“ Pop     Paul Barry.Mold/Arr  Philip Sparke

Barry Ryanek 1968an kantatua eta Paul Ryan haren anaia bikiak idatzia. Pop musikaren historiako abestirik onenetako bat da. Abesti horren bertsio asko egin dira baina, beharbada, ezagunenetako bat Tino Casalen 1988ko bertsioa da.

6.“SKYFALL” .ADELE. Mold/Arr Jay   Bocook

 7.“LADY GAGA IN CONCERT”.Lady Gaga.Mold/Arr  Sean O'Loughlin

Gaiak: “The Edge of Glory”, “Million Reasons”, “Born This Way”, y “Applause”

“Emakume batzuek gizonei jarraitzea aukeratzen dute, beste batzuek beren ametsei jarraitzea erabakitzen dute"; “Espero dut emakumeak aurrera egiten eta zoriontsuak izaten ikustea, egiten ari direna maitatzen, sortzen dutenaren gaineko kontrola eta ahalmena edukitzen”.

8.“ TRIBUTE TO AMY WINEHOUSE”  Soul    Mold/Arr. Peter Kleine Schaars

Gaiak:“ You Know I’m No Good”, “Valerie”, “Love Is a Losing Game”, “Back to Black and Rehab”.

Janis Joplinek ireki zuen atea eta Amy Winehousek eraman zuen giltza. Edo orain arte hala dirudi, behintzat. Bata rock-aren lehenengo emakume ikonikotzat jo zuten eta bestea, orain arte, azkenekoa bezala gogoratzen da. Losintxak jaso zituzten beren arte lanagatik, baina emakumeei debekatutako esparruetan gailentzeagatik ere bai. Ahots esanguratsuak eta adierazgarriak, bakoitza bere garaian, rock-aren munduan begiramena sortu zutenak. Beren minberatasunarengatik, gainditu ezineko bihurtu ziren bi emakume.

9.“BEST OF LADY GAGA“. Lady Gaga.Mold./Arr. Tony Theseaux

Gaiak:“Poker Face“, ”Alejandro Paparazzi”, ”Telephone” y “Bad Romance“

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide