Abereh bakarlariak girotuko du ostiral honetan Faktoria Arrastia

Txabi Alvarado Bañares 2020ko uzt. 22a, 17:18
"Laino eta belatz artean" aurkeztera etorriko da bamalsedarra Aiaraldera. / Abereh

Arratsaldeko zortzietan izango da zita. Laino eta belatz artean diskoa aurkeztuko du bakarlariak. Aiaraldea hedabideak zuzenean emitituko du kontzertua Aiaraldea.eus atarian.

Abereh arduratuko da ostiral honetako -uztailak 24- Faktoria Arrastia girotzeaz. 20:00etan izango da zita Laudioko Abasto plazan. 

Erik Berganza ezkutatzen da Abereh ezizenaren atzean. 2016. urtean abiatu zuen proiektua Balmasedako abeslariak, Estricalla eta beste talde batzuetan aritu ostean. Handik gutxira plazaratu zuen lehen diskoa, Zaunka datoz arin izenekoa. Baina Laino eta belatz artean lana aurkeztera gerturatuko da Laudiora, hori baita bere ekoizpen berria. 

Ohikoan bezala, afaltzeko aukera eskainiko du Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Ekonomatuak kontzertuak iraun bitartean, eta taberna zerbitzua ere egongo da. Borondatea eskatuko da sarrera gisa, "krisi egoera honetan kultur-sortzaileak babestu eta sustatzeko".

Aiaraldea hedabideak, bere aldetik, zuzenean emitituko du kontzertua, Aiaraldea.eus atarian. 

Hurrengo kontzertuak

Irailera arte luzatuko da Faktoria Arrastiak ekimena. Abuztuaren 1ean Jon Gurrutxaga & Urbil Artola igoko dira Abasto plazako oholtzara, 8an Asla taldea, 14an Ane eta Ainhize bikote akustiko ugaoarra, 22an Ekiza, 28an Esne Potak eta Peru Galbete 29an.

Irailaren 5ean izango da azken emanaldia, Birkiten eskutik. Arratsaldeko zortzietan izango dira kontzertu guztiak. Koronabirusa ekiditeko derrigorrezkoa izango da musukoa janztea.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide