Asteburu honetan ziren ospatzekoak Aretako jaiak, baina bertan behera utzi dituzte koronabirusa dela eta. Hala ere, Laudioko Udalak zenbait ekintza antolatu ditu bihartik igandera bitartean. Ostiralean pilota partidak egongo dira. Larunbatean, aldiz, kalejira prestatu dute Aretako txistulariekin, ipuin-kontaketa Kokoriko Hezkuntza Faktoriarekin, herri kirolak Arrizkuzubi taldearekin eta kontzertua Aiarako Trikitilariekin.
Igandean, ordea, hiru ekintza egingo dira guztira: mugarrien berrikuspena, Alpitxura igoera eta meza.
EGITARAU OSOA
Uztailak 24
17:00 // Aretako pilotalekuan Arabako Herriarteko pala partidak Herriaren Pilotazale Elkarteak antolatuta
Uztailak 25
12:00 // Aretako Kaleetatik kalejira Aretako txistularien taldearen eskutik
17:30 // Aretako plaza berrian Ipuin kontalaria Kokoriko Faktoriaren eskutik
19:00 // Aretako Probalekuan Herri Kirolak Arrizkuzubi taldeak antolatuta. “Arabako Gizonezkoen lokotxak eta emakumezkoen lokotxak eta atxurra txapelketa”
20:30 // Aretako plaza berrian Musika Emanaldia Aiarako Trikitilariak taldearen eskutik
Uztailak 26
10:00 // Mugarrietara ikustaldia
10:00 // Alpitxu mendira X. igoera
12:00 // Aretako elizan Santa Ana Ohorezko Meza