Eskualdeko kasu bakarra izan da atzokoa eta astea hasi zenetik osasun sistema publikoak Aiaraldean topatu duen lehena izan da. Berez, Araban 13 positibo detektatu zituen Osakidetzak atzo eta beste guztiak Gasteizen izan ziren.
Bizkaian egoera okerragoa da eta 62 gaixo diagnostikatu dituzte. Gipuzkoan 46 izan dira.
Pasa den astean 8 kasu erregistratu ziren Aiaraldean, 5 Laudion, beste 2 Amurrion eta bakarra Urduñan.
Gauzak hala, COVID-19ak hurrengo datuak utzi ditu eskualdean kutsatuen kopuruei dagokienez, pandemia hasi zenetik gaur arte:
- Laudio: 175
- Amurrio: 127
- Aiara: 65
- Urduña: 44
- Okondo: 7
- Orozko: 25
- Artziniega: 13
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 0
- Aiaraldea: 446