Gaur eguerdian liskarra egon da Latiorro auzoan. Ertzaintza hara bertaratu da eta gizonezko bat atxilotu du, beste batek salatu baitu. Salaketa jarri duen laguna artatu dute osasun zerbitzuek, baina zauri arinak zituen.
Poliziak atzemandako gizona handik gutxira utzi dute aske. Hori bai, polizia iturriek azaldu dute gertakaria oraindik ikertzen ari direla eta argiketak epaitegira bidali eta gero, salatutako gizonezkoak epailearen aurrean deklaratu beharko duela, erasoa leporatu baitiote.