10:00etan abiatu dira mendirantza euskal presoen alde. Goikogane izan dute helmuga, eta herriko plazara jaitsi dira ondoren. Ostegunetako azoka aprobetxatuta bertan kokatu dute Etxeraten informazio gunea. Hala, Sareren "Izan bidea" ekimenaren materiala egon da salgai.
Bihar Amurrioren txanda izango da. Hain zuzen, Juan Urrutia plazan postua jarriko dute 12:00etan. "Arabako itzulia" dinamikapean antolatu dituzte eskualdeko jarduerak. Hala, Arabako hainbat herritan ekintzak egiten ari dira preso eta iheslariei elkartasuna adierazteko eta espetxe politikak salatzeko. Larunbatean, abuztuaren 1ean, izango da mobilizazio orokorra Gasteizen.
Aurreko ostiralean -uztailaren 25ean- bizikleta martxa egin zuten Urduñatik Durangora:
Argazkiak: Aitor Burgoa eta Aiaraldea.eus
Erredakzioa: Izar Mendiguren Cosgaya