Athletic Clubak atzo jakinarazi zuen akordioa lortu duela Hodei Oleagarekin, eta atezain laudioarrak erakundearekin zuen kontratua bertan behera utzi du, 2022an amaitzen baitzen.
Oleaga Athletic Clubeko harrobira heldu zen 2012an, eta bukatutako denboraldia Melillan eman du; 2. B mailan. Partida guztiak jokatu ostean, Lezamara itzuli zen.
Izan ere, Melillak ez zituen igoera Play Offak jokatu, eta Athletic Cluba oraindik lehiatu behar zen norgehiagoka batzuetan denboraldia amaitzeko.
Oleagak 21 urte ditu, baina ibilbide oparoa ari da egiten futbolean. Oraindik, hilabeteak ditu aurretik talde berri batekin kontratua sinatzeko.