Amurriorentzat izan zen Arabako Herrien arteko txapela. Eskualdeko derbia izan zen atzokoa, Amurrioko eta Laudioko taldeak lehiatu baitziren nor baino nor. Laudioko Lamuza frontoian jokatu ziren partidak, aforo eta segurtasun neurriak mugatuta. Edozelan ere, giro aparta egon zen.
Kadeteak, gazteak eta nagusiak izan ziren protagonista, eta hiru kategoria edo adin tarteetan neurtu zituzten indarrak. Amurrioarrak nagusitu ziren, eta eurentzat izan ziren txapelak, 1-2 emaitzarekin laudioarrak menderatuta. Berez, etxekoen kadeteek irabazi zuten, baina bisitariak beste bi kategorietan gailendu ziren.
Argazkiak: Asier Amondo