Mezak, txistulari eta trikitilarien kalejirak eta bizkotxo zein karta lehiaketak egon dira, besteak beste, asteburu honetan Ugarten. Jai Batzordeak bertan behera utzi zuen egitaraua, baina horrek ez du bizilagunak elkartzea oztopatu. Dena den, ekintzetan segurtasun eta osasun neurriak bete dituzte.
Hala, bizkotxo txapelketa, tute zein mus lehiaketak eta Itxarkundiaren dantza ikuskizuna egon dira, besteak beste. Ermualdera mendi txangoa ere egin zuten, Euskaraldiarekin bat eginez.
Argazkiak: Ander Cormenzana