Juanjo Basterra ekonomiako erredaktorea kaleratu du berriki Gara egunkariak. Kazetari laudioarrak 21 urtez lan egin du proiektu horretan eta 10 urte eman zituen lehenago Egin egunkarian.
Bat sindikatuak azaldutakoaren arabera, Baigorri Argitaletxea enpresak arrazoi ekonomikoak argudiatu ditu erabakia hartzeko, langileak COVID-19 birusak eragindako krisialdiaren ondorioz kaleratu behar izan dituela esanda.
Aldiz, Juanjo Basterrak eta Bat sindikatuak berak adierazi dute "arrazoi politikoak" daudela kaleratzearen atzean. Hori dela medio, bihar elkarretaratzea deitu dute Gara egunkariak Bilbon duen egoitzaren aurrean, Gran Via kaleko 2. zenbakian, eguerdiko hamabietan.