UDARAKO DOINUAK

DJ Masaren ibilbidean eragina izan duten bost abesti

Erredakzioa 2020ko abu. 7a, 07:00
DJ Masa, Ugarteko iazko jaietan eskainitako emanaldian. / Aiaraldea.eus

Jon Masa Tornedo (DJ Masa gisa ezagunagoa) musika jartzaile eta ekoizle laudioarra da. Bere ibilbidean gehien eragin dioten abestien inguruan galdetu diogu, eta bost kantuko zerrenda osatu du, uda girotzeko ezin aproposagoa. 

10 urte nituenetik hona hainbat musika genero gustuko izan ditut, horien barruan  garrantzitsuenak rock&rolla, technoa eta elektronika izan dira.  Horien artean hainbat abesti izan dira etapa bat markatu dutenak nire bizitzan.

1. Martin Garrix - Animals
Abesti honek etapa berri bat markatu zuen elektronika zaharretik elektronika berrira salto egiteko. Lehen aldiz entzun nuenean ileak tente jarri zitzaizkidan. Horregatik, abesti honek lehenengo postua dauka, bi etapa ezberdin elkartu zituelako.

2. Falling in Reverse - Popular Monster
Abesti honek bi genero musikal ezberdin elkartzen ditu, rapa eta rocka. Nire lagun batek erakutsi zidan. Bi generoen arteko fusio bikaina egiten dute eta horregatik abesti garrantzitsuenetariko bat da niretzat.

3. Alison Wonderland - I Want U
Alison Wonderland nire DJ gustukoena da, duela 4-5 urte bere lehen abestia entzun nuen eta beste mundu batekin egin nuen topo. Alison Wonderland trap generoaren aitzindarietako bat da.

4. Timmy Trumpet - The King
DJ honek hainbat abesti klasikoen remixak egiten ditu, haietako bat The King deitzen da, Vitas abeslariarekin egina. 2002an atera zuen 7th element izeneko abestia, mundu osoan famatua egin zena eta pasa den urtean abesti horren remixa atera zuten biek batera.

5. Fisher - Losing It
Abesti hau mundu osoan da ospetsua. Beti pasatzen den bezala, pertsona bati galdetzen badiozu abesti honetaz ez du jakingo zein den, baina abestia entzuten badute jakingo dute zein den. “Boom” bat izan zen, denbora gutxian fama harrigarria eduki zuelako. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide