Unai Albizua laudioarrak Suitzara jo du hurrengo denboraldia bertan jokatzeko. Albizuak Stade Lausanne-Ouchy klubarekin sinatu du akordioa. Klubak jakinarazi duenez, urtebeteko kontratua egin diote eta beste batez luzatu daiteke harremana.
Lausanneko klubak 20 urte inguru ditu, eta azken denboraldietan gora egin du kategorietan, 2. mailan lehiatu arte. Albizuak entrenatzaile ezaguna izango du. Izan ere Meho Kodro Real Sociedad eta FC Barcelonako jokalari ohiak zuzenduko du taldea.
Albizuak ibilbide profesional luzea egin du futbolean. Athletic Clubean hasi zen, eta gero CD Tenerifen, CD Leganesen, UCAM Murcian, CD Leonesan eta UD Ibizan ibili da.