Laudioko nazioarteko ziklokross txapelketa bertan behera geratu da

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko abuztuaren 15a

Ellakuriko azpiegituretan jokatzen da proba. / Aiaraldea.eus

Laudioar Txirrindulari Elkarteak atzo jakinarazi zuen probaren inguruko erabakia. 

Koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz, aurten ez da Laudioko Nazioarteko Ziklokros Txapelketarik jokatuko. Azaroaren 7an zen zita Ellakuriko kirol azpiegituretan. Alabaina, atzo zabaldu zuen elkarteak sare sozialetan ofizialki erabakia: "Bertan behera utzi dugu ofizialki 2020ko Laudioko Nazioarteko Ziklokros proba". 

Osasun egoerak behartu ditu hautua egitera, aitortu dutenez: "mingarria bezain beharrezkoa izan da erabakia". Dena den, 2021. urteko txapelketari begira jarri dira dagoeneko: "Hurrengo urteko edizioan zentratuko gara, 2021ean gogo eta indar gehiagorekin itzultzeko, ahal bada". 

Bien bitartean  eskerrak eman dizkiete antolakuntzan murgildutako eragile guztiei: instituzioei, babesleei eta boluntarioei. 

Urduñako proba ere bertan behera

Urduñako Ziklokros Txapelketa ere bertan behera geratu da, Bizkaiko Federazioak sare sozialetan aipatu duenez. Ondorioz, eskualdean aurten ez da mota honetako norgehiagokarik egongo aurten.

Pandemiak, ordea, ez du txirrindularitzaren praktika eragotzi. Horren adibide da Laudioar Txirrindulari Elkarteak eginiko irteerak. Abuztuaren 1ean, esaterako, Orduntera joan ziren taldean:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide