Musukoak jantzita jalgi ziren plazara atzo Laudioko Itxarkundia dantza taldeko kideak. 19:00etan izan zen emanaldia, udalak dinamizatutako KultUda dinamikaren barruan. Hala, Alberto Aceron segurtasun distantzia bermatzeko esparrua atondu zuten.
Sorgin dantza, sagar dantza, jota zein arin-arinak ikusteko aukera egon zen, besteak beste
Aulkiak beteta, zutik edota inguruko tabernetako terrazetatik jarraitu zuten emanaldia bertaratutakoek.
Dantza mota ugari
Sorgin dantza, sagar dantza, jota zein arin-arinak ikusteko aukera egon zen, besteak beste. Dantzan, berriz, adin orotariko jendea: haurrak, gazteak eta helduak. Denek ala denek osatu zuten emanaldi borobila, maskaren deserosotasunari aurre eginez. Mikel Barros txistulariak jarri zizkion doinuak emanaldiari batez ere, eta Aitziber Temprano arduradunaren gidaritzapean burutu zuten saioa.