AURKEZPENA

"Zabal bideak" leloarekin hartuko du Laudio Ikastolak 2021eko Araba Euskarazen lekukoa

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko abu. 24a, 10:01

Kamisetak jarriko dituzte salgai, 10 euroren truke. / Laudio Ikastola

Abuztuaren 29an izango da lehen ekitaldia, pandemiara egokitutako neurriekin.

"Araba Euskaraz 2021 jaiaren hastapen ekimena" deitu dute abuztuaren 29rako; hots, larunbat honetarako. Oharrean azpimarratu dutenez, Laudio Ikastolak hartuko du 2021 urtean Araba Euskaraz jaia antolatzeko arduraren lekukoa: "Laudion 2011n ospatutako jaialdian bezala, jaiaren abiapuntua herriko jaiekin lotzeko ekimena prestatu du Laudio Ikastolak, oraingoan, bizi dugun pandemiak eragindako osasun larrialdira erabat egokituta, jakina".

"Odoloste eguna" hautatu dute lehen harria jartzeko, ospakizunik izango ez bada ere, "kanpainaren abiapuntua irudikatuko duten kamisetak egun horretan janzteko deia" luzatu dute, "kamisetek Araba Euskaraz 2021erako aukeratutako leloa -Zabal bideak- eta logoa uztartuko dituzte".

Ospakizunik ez

Alabaina, ez da ospakizunik sustatuko, "ekimenak ez du jairako gonbitarik luzatuko". Laudio Ikastolak adierazi duenez, hitzorduaren helburua izango da 2021 urtean Araba Euskaraz kanpaina eta jaia Laudion kokatuko direla iragartzea, bizi dugun osasun larrialdira egokituta, baina euskara, kultura euskalduna eta ekimen herritarren sostengua osasun larrialdian ere uztartzerik badagoela aldarrikatuz".

Kamiseten salmenta

Oraingoz, leloa eta kamisetak aurkeztu dituzte sare sozialetan. Abuztuaren 27an eta 28an jarriko dituzte salgai 10 euroren truke Aldai plazako baserritarren azoketan, 10:00etatik 13:30era ostegunean zein ostiralean; eta larunbatean Basalarrina euskal topagunean, "10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara". 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide