Kirol denboraldia kolokan dago jarduera askotan, COVID-19 birusak eragindako pandemiaren ondorioz. Prestaketa lanetan ere izan du eragina koronabirusak. Laudioko nesken Altzarrate K.E taldeak, esaterako, bertan behera utzi behar izan du aurredenboraldia. Sare sozialetan eman dute etetearen berri: "Bizi dugun egoeraren ondorioz, emakume zein gizonezkoen oinarrizko futbol entrenamenduak bertan behera geratzen dira behin-behinean".
Adierazi dutenez, "kirol zein osasun agintarien zain" geratuko dira, "gure betebeharra jokalari guztien osasuna bermatzea baita". Klubarekin harremanetan jartzeko telefonoak plazaratu dituzte hala ere, edonork taldera batu edo zalantzak argitzerik nahiko balu eskura izateko:
