Udaltzaingoa bertaratu behar izan da trafikoa bideratzera, espaloiaren eta errepidearen ertzaren zati batzuk urez bete direlako. Ander Añibarro alkatea eta Joseba Amondo Obra eta Zerbitzuen zinegotzia ere bertaratu dira, azpiegituraren konponketa bideratzeko. Udalak azaldu duenez, obretako makinak baliatu beharko dituzte apurtutako hodira iritsi eta konpontzeko. "Lan handia egingo da datozen orduetan, gorabehera ahalik eta lasterren konpontzeko", ziurtatu dute tokiko erakundeko arduradunek, "Laudioko Udalaren kanal ofizialen bidez jarraituko dugu informazioa ematen".
Ur-mozketak
Suhiltzaileak ere bertaratu dira egoera bideratzera. Hodia konpontzeko ura moztu behar izan dute 40. ataritik 52.era dauden etxebizitzetan. "Matxura ahal bezain konpontzeko lanean gabiltza", adierazi du udalak.
