Laudioko Udalak webgunea ireki du bere konpromisoen betetze mailari jarraipena egiteko

Aitor Aspuru Saez 2020ko ira. 2a, 14:35
Gaurko prentsaurrekoaren irudia./ Aiaraldea.eus

Ikusgai dago webgunea jadanik hemen eta hurrengo astean udal orrialdean esteka ezarriko dute bisitatzeko. Jadanik 2020ko lehen seihilekoaren datuak jaso dituzte.

Gaur prentsaurrekoa eskaini du Laudioko Udalak jakinarazteko webgunea ireki duela bere jardueraren berri emateko. Zehazki, informazio horren oinarria 2019-2023 Legealdi Plana izango da, eta bertan jasotako 11 ardatz.

Hasteko, 2020ko lehen seihileko datuak ikusgai jarri dituzte eta egunero berrituko dituzte. Hemen bisitatu daiteke toki birtuala eta hurrengo astean www.laudio.eus helbidean esteka zabalduko dute.

Interesdunek modu ezberdinetan izango dute informazioa begiratzeko parada. Aipatutako ardatzak jarraiki, sektoreka edo kronologikoki. Edozein bide hautatuta, erabiltzaileak aukera izango du jakiteko zein garapen duen egitasmo eta proiektu bakoitzak.

Ekimena doakoa izan da, Europar Batasunak sustatutako Open Government Partnership iniziatibaren barruan kokatuta baitago. Laudio eta Bilboko Udalak aitzindariak izan dira, eta Europako batzordearekin aztertuko dute bere erabilera. Guztira, EAEko 15 udalek parte hartuko tresnaren proba horretan.

Edonola ere, webgunea oraindik garatzen ari dira eta Ander Larrinaga alkateordeak espero du aukera gehiago ematea etorkizunean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide