Laudioko Gurutze Gorriak gaur eta bihar abiatuko du elkartasun bilteka ikasleentzat. Helburua da ikasturterako beharrezkoak diren elementuak jasotzea eta horiek eskuratzeko gaitasunik ez duten herriko familiei ematea. Arkatzak, papera, boligrafoak, artaziak, 20 edota 30 zentimetroko erregelak, motxilak... jasoko dituzte.
Eroski supermerkatuan kokatuko dute bilketa puntua. "Duela bi urte egin genuen eta pentsatu dugu aurtengo krisialdi ekonomikoarekin COVID-19aren ondorioz, egin behar genuela familiak laguntzeko", adierazi du Jose Ramon Padruno Villar Laudioko Gurutze Gorriko presidenteak.
