EAJ: "Onartezina da profil faltsua sortzea Ander Añibarro alkatea sare sozialetan barregarri uzteko"

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko ira. 7a, 17:30
Ander Añibarro Fake da kontuaren izena. / Twitter

Eskualdeko EAJk oharra atera du salatzeko Ander Añibarro alkatearen profil faltsuaren sorrera eta erabilera.

"Profil faltsua sortu da sare sozialetan Ander Añibarro alkatea barregarri uzteko, eta beraz, errespeturik ez izateko, tokiko erregidorea umiliatzea bilatzen duten argitalpenekin".

Aiarako jeltzaleek prentsa ohar bidez salatu dute sare sozialetako "fakea".

"Desadostasun politikoa, kritika eraikitzailea eta lehia beti ondo hartzen dira demokrazian, baina errespetutik egiten denean. Horregatik, pertsona baten nortasuna ordezkatzea onartezina da, eta  gaitzespen posible guztia merezi du", azpimarratu dute oharrean.

Erantsi dutenez, politikan ez du denak balio: "Beste pertsona baten izenarekin sare sozialetan profil faltsu bat sortzea, kasu honetan Ander Añibarro Laudioko alkatearena, berari iseka egin eta umiliatzeko asmoz, oso gustu txarreko keinua da. Gainera, deigarria da Laudioko Udaleko oposizioko talde nagusiak, EH-BILDUk, Añibarro alkatearen "fake" profila Twitterren duen kontuan jarraitzea".

EAJk horrelako ekintzak eta jarrerak gaitzetsi ditu, eta udalean ordezkaritza duten alderdi guztiei dei egin diete herriaren hobekuntzan eta garapenean modu eraikitzailean lan egiteko, "izan ere, bada gobernatzeko beste modu bat, egiteko beste modu bat, eta izen ona kentzeko, umiliatzeko eta kalumniatzeko kanpaina zikinak alde batera utzita".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide