"Pagotxen merkatua" egongo da ostegunetik larunbatera

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko ira. 10a, 10:40

APILL elkarteak beherapenen merkatua antolatu du aste bukaerarako. Gaurtik larunbatera egongo da abian, eta 34 saltokik hartuko dute parte.

"Irailaren 10, 11 eta 12an modako hainbat artikulu, oinetakoak, osagarriak, arropa zuria, haurrentzako moda, kirolak, bitxiak, argazkiak eta abar aurkitu ahal izango dira", zehaztu du APILLek prentsa oharrean.

Saltokiek osasun gomendioak jarraituko dituzte jende pilatekak saihesteko, azpimarratu dutenez. Horrez gain, segurtasun distantziak mantendu beharko dira, eta gel hidroalkoholikoaren erabilera ezinbestekoa izango da.

"Produktuen erakusketa eta salmenta herriko kaleetan izango da, parte hartzen duten denden ondoan. Eguraldiak laguntzen ez badu, saldoak horien barruan egongo dira eskuragarri", argitu dute.

Ondorengoak dira parte hartuko duten saltokiak:

  • 1971
  • ARES
  • AURORI
  • BAZAR SAN JOSÉ,
  • BOGGA
  • KARAM ZAPATA DENDA
  •  ROIZ ZAPATA DENDA
  • CAN CAN
  • CHAROL
  • EZ&BA
  • DISTIRA
  • GLOSS
  • GOXOH
  • IRRINTZI EUSKAL JANTZI DENDA
  •  LAMBARRI BITXI ETA ERLOJU DENDA
  • KUKUMA,
  • LOS CHICOS
  • MERCERIA ELO
  • MIGOLA
  • MIMITOS
  • CHARITO
  • MODIMELA
  • MOKKA
  • MONAI
  • NINA LIFE STYLING
  • OLYMPUS KIROL DENDA
  •  IRUSTA LURRINDEGIA
  • SEVER ZAPATA DENDA
  • STILETTO
  • JUAN TAPIZERIA
  • TRECE13
  • TXIMELETA
  • UNAN JANTZI DENDA LEVI’S
  •  NOBUCK ZAPATA DENDA

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide