IRRISTAKETA

Lautxirrinka: "Loa kentzen digu non eta noiz entrenatuko dugun ez jakiteak"

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko ira. 13a, 07:24
Lautxirrinka taldeko kideak. / Lautxirrinka

Entrenatzeko tokirik gabe geratu dira Lautxirrinkako kideak, COVID-19a medio hartutako neurriengandik. Izan ere, ezingo dituzte eskoletako azpiegiturak erabili. Irristaketaren denboraldi berriaz mintzatu da Mar Salazar.

Entrenatu ezinik harrapatu ditu Lautxirrinka taldeko kideak ikasturte hasierak: "Ez dakigu noiz eta non entrenatuko dugun. Horrek gaur egun loa kentzen digu". Mar Salazarren hitzak dira, "normaltasun" egorara pixkanaka jotzeko esperantzan. "7 hilabete pasatuko dira gutxienez entrenamenduak utzi genituenetik, fisikoki eta mentalki lan pila bat dugu aurrean", dio. Umeentzat kirola egitea eguneroko bizitzaren zati nagusi bat da, haren iritziz, "eta horretan arituko gara hurrengo hilabeteetan, txapelketak 2. mailan geratuko dira momentuz".

"Egoera larria"

Ezin abiatzeak, egoera larrian ipini du irristaketa taldea: "Ez dugu non entrenatu. Gardean obretan daude tenis taldearen pista egiteko frontoian. Laudioko Institutuan, berriz, Eusko Jaurlaritzak esan du ezin direla kantxak utzi eskolaz kanpoko ekintzetarako edo kirola egiteko. Horrela gaude: entrenatu gabe, eta entrenatzailea enplegua erregulatzeko espdientean".

"Kirol gutxitua izanda eta gehienetan emakumezkoen parte hartzearekin; zailagoa da gure egoera"

Patinak utzita, kirol sektorearen ezegonkortasuna azpimarratu du: "Pila bat jende dago kirolari lotua guraso edo langile bezala. Gure kasuan kirol gutxitua izanda eta gehienetan emakumezkoen parte hartzearekin; zailagoa da gure egoera".

Koronabirusaren pandemiak bete-betean irauli  eta eten du, beraz, Lautxirrinkaren jarduna. Aiaraldeko Kirol Urtekariaren aurkezpenaren barruan, erakustaldia eskaini zuen taldeak abenduan Amurrio Antzokian:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide