"Goikogane bertikala" erronka aurkeztu du Mugagabe Trail ekimenak

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko ira. 16a, 07:05
Goikogane izango da erronka eremu. / Mugagabe Trail

Urriak 11 arte egongo da erronka betetzeko aukera. Strava aplikaziora edo posta elektronikora helbidera bidali beharko dira emaitzak. Partaideen sailkapena hemen kontsulta daiteke.

Mugagabe Trail Laudioko lasterketa probak erronka berria luzatu die kirolzaleei: Goikoganeko kilometro bertikala. 4 kilometroko bidea da, 550 metroko desnibelarekin, "erronka polita baina exigentea da, aspertu ez zaitezten". Helburua dibertitzea izango da. "Lasterketen faltan gozatzeko pizgarriak sortu nahi ditugu", azpimarratu dute sare sozialetan. Umorez luzatu dute mezua, "ez egin tranparik, ez du balio motorrez igotzeak". 

"Lasterketen faltan gozatzeko pizgarriak sortu nahi ditugu", adierazi du Mugagabe Trail taldeak

Erronkaren arauak

Ekimenaren xehetasunak aipatu dituzte dagoeneko: irailaren 12an 8:00etan hasi zen igoera egiteko epea, eta urriaren 11 arte egongo da horretarako aukera, 23:59 bitartean, hain zuzen. "Denbora markak Strava aplikazioan ikusi ahalko dira, zuen Garmin, Suunto eta abarren trackak bidali behar dituzue golden83@hotmail.com helbidera".

Lehenbiziko 5 sailkatuek saria izango dute, bi kategorietan: emakumezkoak eta gizonezkoak. "Detaileren bat izango da, jolas bat da hau. Beraz, ez gehiegi espero, krisian gaude". 

Dibertitzea izango da helburua, eta lehen 5 sailkatuek detaileren bat jasoko dute, iragarri dutenez

Zailtasunari buruz, aldiz, arduraz jokatzeko dei egin dute: "Ez egin tontakeriarik. Oso igoera laburra da, baina gogorra, bakoitzak bere erritmoa balia dezala, helburua ondo pasatzea da". Informazio guztia Facebook sare sozialaren bidez zabalduko dute. 

"Positiboak izan, txarrenean jarrita, behintzat, gure mendiak ditugu oraindik", erantsi dute. Ekimenean dagoeneko parte hartu dutenen emaitzak eta sailkapena hemen kontsultatu daitezke.

Ibilbidea, berriz, hemen dago eskura:

Powered by Wikiloc

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide