Pasa den astean zenbait informazio agertu ziren hedabideetan "Villosako" zubiari buruz. Horien arabera, aurten hasi behar ziren obrak egitura hori berritzeko.
Aiaraldea Hedabideak atzo hitz egin zuen URA Agentziako komunikazio zerbitzuarekin eta erakundeak aipatu zuen proiektu hori ez dela 2020ean abiatuko. "Ez dugu esleipena ekiteko datarik oraindik. Beraz, aurten ezinezkoa", erantzun zuen.
Balizko obren helburuetako bat da azpiegitura handitzea eta segurtasuna bermatzea, uholdeak egonez gero.