Karateko 4. Dana lortu Angel Dazak Logroñon

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko ira. 18a, 07:00
Angel Daza, gerriko beltza jantzita. / A.D

30 urte baino gehiago daramatza kirolariak karatea Araba, Euskal Herri eta Espainian praktikatzen. Tituluaren garrantzia eta denboraldiaren aurreikuspenaren berri eman du.

Pozez hartu du Angel Daza Laudio Karateko Klubeko kideak bere Dan titulu berria. Logroñon lortu zuen eta bere laugarren Dan-a da, hain zuzen. Dazak 30 urte baino gehiago daramatza Arabako, Euskal Herriko eta Espainiako karate lehiaketetan parte hartzen, aitortu duenez: "Garrantzia berekoa izan da niretzat laugarren Dana, beste hirurak bezala. Izan ere, oraindik sasoian nagoela  erakusten du horrek. Nire karrera oso luzea da: hasieran ikasle gisa, gero lehiatzen, eta azkenik irakasle". Horrez gain, Euskadiko Selekzioko hautatzaile ere bada Daza. Era berean, Arabako Karate Federazioko lehendakaritzan dihardu. Eskualdean, ordea, Araba Karate Klubean maisu aritzeagatik da ezaguna. 

Ikasturte berriko erronkez galdetuta, koronabirusak kolokan jarritako normaltasuna berreskuratzea du lehentasun, "Laudion eta eskualdean betidanik izan dugun maila teknikoa mantentzea". Izan ere, horri esker Euskadiko klub onenen artean daude. Hargatik, irakasle zein kirolari gisa gozatzen jarraitu nahiko lukeela dio. 

Bestalde, aurtengo denboraldia "gogorra eta konplikatua" izango dela aurreikusi du. Dazaren hitzetan, gainontzeko kiroletan bezala, eragina nabaritu dute: "Egoera berrietara egokitu behar izan gara eta, nahiz eta zaila izan, egoera txarrenei aurre egiteko prestatzen gara karatekak. Gure entrenamenduek gorputza eta burua sendotzen dituzte. Beraz, gustatzen zaiguna egiten jarraitzea espero dugu, prebentzio neurriak hartuta". Horregatik, entrenatzen jarraituko dute, nabarmendu duenez: "Zuek ere berdin jarraitzera animatzen zaituztet, ziur hobeto sentituko zaretela".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide