Mezu argia du Marica kantak. “Maritxuak oso ausartak dira. Maritxua izatea ez da batere erraza, indar eta nortasun handia izan behar duzu”, azaldu du Yogurinha Borovak. Horretara ausartu diren pertsona guztiak omendu nahi izan ditu musikariak. “Horregatik ez naiz ni bideoklipean agertzen. Laudion bizi nintzenean ez nintzen eurak bezain ausarta”.
Abesti berri bakoitza “abentura bat” da Borovarentzat. Oraingoan, Rubén G. Mateos ekoizlearen aritu da elkarlanean. “Berak bazuen sortua abestiaren oinarria. “Probak egiten egon ginen, eta berehala atera zen abestia”.
Bideoklipean, aldiz, Paul Pérez Inza da protagonista nagusia. “Oso argi nuen berarekin egin nahi nuela. Lehen unetik baietz esan zidan, eta gustura aritu gara”.