Ganbegi hockey taldea, denboraldi berriari ekiteko prest

Txabi Alvarado Bañares 2020ko ira. 21a, 07:00

Laudioko Gardea auzoko zelaian entrenatzen dute taldeko kideek./ Ganbegi

“Denboraldi berria hasi eta bukatzea” izango da taldearen xede nagusia. 

Entrenatzeari ekin diote Ganbegi hockey taldeko kideek. Abuztuaren 25ean hasi ziren Gazte mailako taldekoak. Irailean, aldiz, Lehen mailakoak batu dira entrenamenduetara, COVID-19aren aurkako segurtasun neurriak jarraituz betiere. 

“Banakako teknikak eta lan fisikoa egiten ditugu, ez gara taldekako dinamikak egiten ari”, azaldu du Hector Borgek, “6 metroko distantzia bermatzen saiatzen gara entrenatzen gaudenean, eta bestela ere bi metroko distantzia mantentzeko ahalegina egiten dugu, maskarak jarrita”.

Multzoka antolatu dute Gardeako zelaia. “Sei jokalari aritzen dira laurden bakoitzean”, azaldu du Ganbegiko kideak, “hasi zein amaitzean tenperatura hartzen dugu, eta bakoitzak bere material propioa erabiltzen du”. 

Denboraldiari begira

Denboraldi berriko erronka nagusia denboraldia “hasi eta amaitzea” dela nabarmendu du Borgek. “Egoera honetan ez dakigu hasiko garen edo ez ezta noiz amaituko den ere”. 

Hala ere, badituzte bestelako erronkak ere. Gazte kategoriakoak Espainiako belar hockey txapelketan sartzen saiatuko dira. Lehengo mailakoekin, aldiz, helburu xumeagoak izango dituzte: “Lehen mailan mantentzea eta ahalik eta hoberen egotea”. Hala ere, helburu hori “zaila” izango da, Borgeren ustez, taldearen erdia txandaka lan egiten dagoelako, eta horregatik ezin dutelako nahi beste entrenatu”. 

Areto hockeyari dagokionez, ez dakite lehiatuko diren edo ez. “Azken urteetan ez dira talde asko egon Euskal Herrian, eta zaila da Espainiako Txapelketan sartzea aurretik ia jokatu gabe egonda”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide